Datorren zapatuan, irailaren 22an, goizeko 11:15etatik aurrera, Ordiziako Herri Antzokian 17/18 denboraldiko Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren Gala ospatuko dugu.
Lehenik, Xabier Infante, Txema Zumarraga eta Javier de Aymerich entrenatzaileei, egindako lan ona errekonozituz, omenaldi xume bat egingo diegu.
Ondoren, Ur-zeharkaldietako Gipuzkoako Ligako sariak, Waterpoloko Liga Eskolarreko sariak, Igeriketa Artistikako Liga Eskolarreko, Igeriketako Neguko eta Udaberriko Ligetako sariak eta igeriketa artistikako eta igeriketako denboraldi amaierako sariak banatuko dira.
Izarraitz Igeri Elkartetik sarituak hauek dira:
Rafa Zubeldia (masterra), Ainhoa Uranga (masterra), Alaitz Olazabal (masterra), Oihana Goenaga, Iñaki Etxeberria, Maitane Goenaga, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe eta Joanes Lizarzaburu.
Elkarte guztietako sarituak, beren familiatakoak, taldeetako kideak, entrenatzaileak eta zuzendariak gala honetara gonbidatuta gaude.
Zorionak guztiei!