Zapatuan, irailak 22, Ordiziako Herri Antzokian 2017/2018 denboraldiko Igeriketa Gala ospatu zen. Bertan, Ur-zeharkaldietako Gipuzkoako Ligako sariak, Waterpoloko Liga Eskolarreko sariak, Igeriketa Artistikako Liga Eskolarreko, Igeriketako Neguko eta Udaberriko Ligetako sariak eta igeriketa artistikako eta igeriketako denboraldi amaierako sariak banatu ziren.
Izarraitz Igeri Elkarteko Rafa Zubeldia (masterra), Ainhoa Uranga (masterra), Alaitz Olazabal (masterra), Oihana Goenaga, Iñaki Etxeberria, Maitane Goenaga, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe eta Joanes Lizarzaburu sarituen artean izan ziren.
Zorionak !