Zapatuan, Izarraitz egunean, Omar Urbieta omendu genuen

                                                     Markel Alberdi eta Omar Urbieta

Zapatuan, urriaren 6an, elkarteko eguna ospatu genuen giro ederrean. Taldea handitzen doanez, partaidetza ona izan genuen prestatu genituen ekintzetan.

Aurrena, gure taldeko igerilariek, entrenatzaileek,  gurasoek eta Bardulia Taldean Omar Urbietaren taldekideak igeriketa jaialdia egin zuten. Probak giro ederrean eta lagun artean egin ziren. Proben ondoren, txikienak goxoki poltsa bana jaso zuten.

Gero, afaldu aurretik poteoan ibili ginen Sanjuandegiko tabernetan.

21:15ean, Ongi Etorri jatetxean elkartu ginen ia 100 lagun afaltzeko. Afalondoan momentu hunkigarriak bizi izan genituen. Lehenik, Ander Idoetari, Jurdan Arakistaini, Iker Aizpururi eta Lander Uriari Izarraitzeko txanoak eman genizkion, hemendik aurrera, Izarraitz Igeri Elkartea igeriketa inklusiboko taldea izango baita.

Ondoren, Omar Urbieta entrenatzaileari merezitako omenaldia egin genion. Aurten, entrenatzaile lanak uztea erabaki bai zuen. Hasteko,Omarren igeriketako ibilbidea ikusteko aukera izan genuen bideo batez. Gero, lore sorta bat jaso zuen Maitere Arotzena eta Nerea Illarramendiren eskuetatik eta bukatzeko, Pablo Etxeberriak eta Oihana Goenagak aurresku bat eskeini zioten.

Estitxu Elduaien, udal ordezkariari, gurekin izan zen eta gure esker ona adierazi eta horrela jarraitzeko Azpeitiko igeriketari laguntzen eskatu genion.

Mila esker guztiei!

   

Post hau Albisteak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.