Herritik jasotakoa itzultzeko nahairekin jo genuen Udalera. Laguntza asko eta modu desberdinetan jaso dugu elkartea sortu zenetik, eta herriari zerbait eskaini nahi izan diogu.
Hala, Izarraitz Igeri Elkarteak eta Azpeitiko Udalak Kirol Orientazioa Zerbitzuaren baitan igeriketa saioak eskaintzea adostu dugu. Kirol Orientazio zerbitzuaren bidez, arrazoi desberdinengatik ohiko talde batean parte hartu ezin duten, eta Kirol Orientazio zerbitzuaren bidez, kirol horrek on egingo diola detektatutako pertsonentzat ikastaroak izango dira.
Urrian hasi dira ikastaroekin, eta hasteko, astean ordubetez, orduerdiko bi saio, eskaintzen ditugu. Ziortza Beistegi da ikastaroetako begiralea, baina erabiltzaileek behar desberdinak izan ditzaketenez, egokitutako kirol federazioko teknikarien aholkularitza izango du, bakoitzari egokitutako saioa eskaini asmoz.