Neguko ligako hirugarren jardunaldia Bergaran

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior, absolutu  eta igeriketa egokituko igerilariek Bergarako Agorrosin Udal Kiroldegiko igerilekuan Neguko ligako hirugarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.

Bergarako jardunaldian Ander Idoeta, Pablo Etxeberria, Oihana Goenaga, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Ixak Gesalaga,  Jurdan Arakistain,  Lander Uria, Asier Zulaika, Uxue Etxeberria, Intza Odriozola, Maialen Aiertza, June Zubizarreta, Iker Aizpuru, Alazne Sudupe, June Berasategi, Judith Odriozola, Nerea Urbieta, Nora Uria, Maier Lizarzaburu eta Alaitz Mendizabal lehiatu ziren. Ander Etxabe, baja izan zen azken momentuan.

Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek test bezala hartzen ditu eta, orokorrean, denbora onak egiten ari dira. Laster, abenduan, txapelketa garrantzitsuak iritsiko dira eta, bide honetatik segiz gero, emaitza onak lortuko dituzte Izarraizko igerilariek.

Zorionak eta segi bide horretatik!

Advertisements
Post hau Helduen ligak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.