Azaroaren 24an, San Andres saria ospatu zen Azkoitiko udal igerilekuan. Azkoitiko eta Azpeitiko igerilari gazteak hartu zuten parte 25metroko eta 50metroko probetan.
Lehiaketa aurretik, ur-jolasak disfrutatzeko aukera izan zuten gure gaztetxoek. Proba ondoren, guztiek jaso zituzten lepoko dominak eta horretaz aparte, proba bakoitzean aurreneko hiru sailkatuei kopa bana eman zieten. Gure igerilari guztiek lan bikaina burutu zuten eta Izarraitzeko 14 neska-mutilek lortu zuten kopa altxatzea.
Aurten ere, marea urdinarekin bat egin zuen zubiaurre igeri elkarteak eta, igerilekura aldageletatik sartu beharrean, armailetako atetik sartu baitginen elkartasun modura.
Izarraitz igeri elkartetik zorionak Zubiaurre igeri elkateari egindako lanagatik eta San Andres saria gurekin partekatzeagatik.