Neguko Liga Probintzialeko laugarren jardunaldia Azpeitian

Gure zonaldeko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga Probintzialeko laugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, Azpeitiko Udal igerilekuan. Jardunaldia goizeko 10:00etan hasiko da.

Izarraitzeko igerilari batzuk bertan izango dira eta zorterik onena opa nahi diogu.

Helduen jardunaldia Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu goizean sortuko dugun eragozpenagatik.

Aupa Izarraitz!

Post hau Helduen ligak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.