Emaitza onak alebinen 3.jardunaldian

IMG_0981.JPG

Alebin ligako 3. jardunaldia gure etxean ospatu zen, Azpeitian, abenduaren 1ean.

Izarraitzeko hamaika igerilari lehiatu ziren bertan: Mikel Etxeberria, Julen Artetxe, Elene Sudupe, Elena Ruiz de Argandoña, Iraia Lopetegi, Maialen Aranguren, Sara Garate, Maddi Manterola, Nora Zubizarreta, Anne Sagarmendi eta Nahia Esteban.

Urduritasuna nabarmendu zen, 200 metro librean baina batez ere 100 metro tximeleta proba burutu behar izan zituztelako. Hala ere, lan ona egin  zuten ia denek,  gehienak beren aurreko denborak jeitsi baitzituzten.

Zorionak guztiei eta segi gogor entrenatzen!

 

Post hau Alebinen liga atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.