Izarraitzeko igerilariak bi hitzordu izango dituzte asteburuan

Gipuzkoako Taldeen Kopa Tolosan

Asteburu honetan, urtarrilaren 12an eta 13an, Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko infantilek, juniorrek eta absolutuek bertan izango dira ahal duten posturik onena lortzeko asmoz.

Txapelketako probak zapatuan eta igandean izango dira, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan banatuta. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 16:30etan.

Izarraitzeko gizonezkoen taldea honako igerilariak osatzen dute; Julen Agirrezabalaga, Haritz Elortza, Omar Urbieta, Pablo Etxeberria, Ander Etxabe, Asier Ganzarain, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Ixak Gesalaga, Asier Zulaika eta Iker Aizpuru.

Neskan taldeko partaideak berriz, honako hauek izango dira; Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, June Zubizarreta, Maialen Aiertza, Alazne Sudupe, Alaitz Mendizabal, Nerea Urbieta, Maier Lizarzaburu, June Berasategi, Nora Uria eta Judith Odriozola

Animo eta egurre ekipo!

Alebinek Ligako laugarren jardunaldia Oñatin

Bestalde, alebinek Ligako laugarren jardunaldia izango dute Oñatiko Zubikoa Igerilekuan. Alebinek honako probak egingo dituzte:

  • 200 metro estilo.
  • 100 metro bizkar.
  • 4X100 metro libre (erreleboetan).

OÑATIKO SERIEAK

Zorte on eta disfrutatu!

Advertisements
Post hau Alebinen liga, Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.