Pasa den asteburuan, Gasteizko Medizorrotzako igerilekuan, Vitoria-Gasteiz hiriko I. Topaketa jokatu zen. Zapatuan, bertan izan ziren gure taldeko bost igerilari, Pablo Etxeberria, Ander Etxabe, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga eta Asier Zulaika.
Gureak bakarkako proba hauetan hartu zuten parte:
- Pablo Etxeberriak, 50 libre eta 100 bizkar.
- Ander Etxabek, 200 libre eta 1500 libre.
- Iñaki Etxeberriak, 50 libre eta 50 bular.
- Joanes Astigarragak, 100 bizkar.
- Asier Zulaikak, 50 bular, 100 tximeleta eta 200 libre.
Horiez gain, 4×100 estilo proban lehiatu ziren.
Zapatuko sariketa kalitatezko entrenamendu bezala hartu zuten gure igerilariek eta Isaac entrenatzaileak. Hala ere, emaitza politak lortuta etxeratu ziren;
-3 marka pertsonal, 2 finaletan sartzea lortu zuten eta 4X100 estiloetan 3. postua egin zuten.
Zorionak eta segi horrela!