Aste bukaera honetan, Izarraitz igeri elkarteko kideek hiru txapelketetan hartuko dute parte, Bergaran eta Azpeitin.
Zapatuan eta igandean, goiz eta arratsaldez, infantilen Gipuzkoako Neguko Txapelketa izango da, Bergarako Agorrosin igerilekuan.
Gure taldeko 11 igerilari ( mutil bat eta hamar neska) izango dira lehian eta proba hauetan hartuko dute parte:
- Intza Odriozolak: 100 libre, 100 estilo, 100 bizkar eta 400 libre.
- Uxue Etxeberriak: 200 bular, 200 bizkar, 100 bizkar eta 100 bular.
- June Zubizarretak: 100 libre, 100 estilo, 200 libre eta 400 libre.
- Maialen Aiertzak: 50 libre eta 100 bizkar.
- Alazne Sudupek: 200 tximeleta, 200 bizkar, 400 estilo eta 400 libre.
- Iker Aizpuruk: 200 tximeleta, 100 bular eta 200 libre.
- Nerea Urbietak: 100estilo, 100 bizkar eta 100 bular.
- Maier Lizarzaburuk: 100 libre, 200 bizkar, 100 bizkar eta 200 estilo.
- June Berasategik: 100 libre, 100 estilo, 200 libre eta 200 estilo.
- Nora Uriak: 200 tximeleta, 100 estilo, 200 libre eta 400 libre.
- Judith Odriozolak: 200 bular, 800 libre, 400 estilo eta 100 bular.
Alebinek ere Bergarako Agorrosin igerilekuan jokatuko dute Gipuzkoako Eskolarteko XXXIV. Txapelketa. Zapatu goizean eta igandean goiz eta arratsaldez izango dituzte gure alebinek 3 jardunaldiak.
Gure taldetik 10 igerilari (bi mutil eta zortzi neska) izango dira lehian eta proba hauetan hartuko dute parte:
- Mikel Etxeberriak: 100 tximeleta eta 100 bular.
- Julen Artetxek: 100 bizkar, 200 bizkar eta 400 libre.
- Sara Garatek: 200 libre, 100 estilo eta 200 estilo.
- Maddi Manterolak: 200 libre, 100 estilo eta 200 estilo.
- Nahia Estebanek: 200 libre, 100 estilo eta 200 estilo.
- Anne Sagarmendik: 200 libre, 200 tximeleta eta 200 estilo.
- Elene Ruiz de Argandoñak: 100 bizkar, 100 bular eta 400 libre.
- Maialen Arangurenek: 100 bizkar, 200 bizkar eta 200 bular.
- Nora Zubizarretak: 100 bizkar, 200 bizkar eta 200 estilo.
- Elene Sudupek: 400 estilo, 200 bizkar eta 400 libre.
Hirugarren zita etxean izango dugu. Hain zuzen ere, Igeriketa Egokitutako Gipuzkoako Txapelketa jokatu da Azpeitiko Udal Igerilekuan. Txapelketa zapatuan, otsailaren 2an, goizeko 10:00etan hasiko da.
Gure taldetik Ander Idoetak, Lander Uriak, Jurdan Arakistainek eta Iker Aizpuruk parte hartuko dute.
Txapelketa Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatuko du Izarraitz Igeri Elkartearen laguntzarekin, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu goiz honetan txapelketa dela-eta sortuko ditugun eragozpenengatik.
Zorte on guztiei eta egurre!