Igeriketa egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten zapatuan

Igeriketa egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten zapatuan, hainbat igerilarik, Azpeitiko igerilekuan. Aspace Alava, Gaude, Izarraitz, Konporta eta Oarsoaldea taldeek parte hartu zuten lehian, eta giro bikaina sortu zen igerilekuan.

Emakumeetan Ainhoa Elzaurdi nagusitu zen, eta Garoa Etxabek eta Aranzazu Aldaik osatu zuten podiuma. Gizonetan, berriz, Richard Oribe –Paralinpiar Jokoetan hamasei domina lortua da– izan zen nagusi, eta bigarren eta hirugarren sailkatu izan ziren Mikel Muñoz eta Iñaki Erauskin. Taldekako sailkapenean aurrena Konporta taldea izan zen, Gaude bigarren eta Izarraitz hirugarrena. Izarriatz taldeko Ander Idoetak, Lander Uriak eta Jurdan Arakistainek parte hartu zuten lehian. Iker Aizpuru gaixorik, baja izan zen azken unean.

Amaitzeko, gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari horrelako txapelketak antolatzeko ematen digun erreztasunagatik.

Post hau Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.