Emaitza bikainak lortu dituzte Izarraitzeko igerilariek Euskal Herriko Txapelketan

Joan den zapatuan eta igandean, otsailaren 23an eta 24ean, igeriketako Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatu zuten infantil mailakoek. Euskal Herriko infantil onenak Galdakaoko Urreta Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren.

Izarraitz Igeri Elkartetik Uxue Etxeberria, June Zubizarreta, Maialen Aiertza, Alazne Sudupe, Iker Aizpuru, Maier Lizarzaburu, Nora Uria eta Judith Odriozola aritu ziren .

Neguko denboraldiko azken zita garrantzitsuena zen joan den asteburukoa eta emaitza onak lortu zituzten Galdakaon.

Gure taldekideen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • 31 marka pertsonal.
  • Uxue Etxeberriak, 15 urtekoen eta absolutuen klubeko 3 errekor berri ezarri zituen (50, 100 eta 200 bular).
  • Uxue Etxeberriak Neguko Espainiako Txapelketan parte hartzeko bi gutxieneko lortu zituen (100 eta 200 bular).
  • 5 domina; 2 urre Uxue Etxeberriak (100 eta 200 bular), Maier lizarzaburuk zilarrezkoa 200 bizkarren eta brontzezkoa 200 estiloetan eta Alazne Sudupek brontzezkoa 400 estiloetan.

Uxue Etxeberriak negu parteko denboraldia bukatzeko, Gijonen izango da martxoaren 15ean eta 16an Infantilen Neguko Espainiako Txapelketan.

Zorionak guztiei eta aupa Izarraitz!

Advertisements
Post hau Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.