Euskadiko Igeriketa Federazioak gure taldeko Elene Sudupe (2006) igerilaria aukeratu du, datorren zapatuan eta igandean, martxoaren 2 eta 3an, Madrilgo M86 igerilekuan jokatuko den alebin mailako selekzio Autonomikoen arteko V. Espainiako CSD Txapelketan parte hartzeko.
Txapelketan banakako proba hauetan lehiatuko da:
- 400 metro libre eta 400 metro estilo.
Lehen aldiz doa horrelako lehiaketa batetara eta helbururik garrantzitsuenak, txapelketa hauetan esperientzia hartzea eta disfrutatzea izango ditu gure igerilariak .
Zorte on eta ondo pasa Elene!