Elene Sudupe Izarraitz Igeri Elkarteko igerilaria Madrilen izan da asteburuan, Euskadiko selekzioarekin, alebinen mailako selekzio autonomikoen arteko V. Espainiako CSD Txapelketan parte hartzen.
Euskadiko selekzioa ordezkatzen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako alebin mailako 20 igerilari izan ziren. Txapelketa horrek, aukera paregabea ematen die igerilariei beste taldeetako igerilariekin harremanak egiteko eta sendotzeko. Euskadik, neskatan zein mutiletan hamargarren postua lortu zuen, eta sailkapen bateratuan hamaikagarren postua.
Eleneren helburu nagusiak ziren maila horietako txapelketak ezagutzea eta ondo pasatzea. Helburuak lortu dituela uste du Izarraitz Igeri Elkarteak, “hurrengo lehiaketetarako gogorrago eta gogo gehiagorekin entrenatzako asmoarekin etorri baita”.
Elene Sudupek honako postuak lortu zituen bakarkako probetan:
– 400 metro estiloetan 23. postua 5:51:75 denborarekin. Bere marka onenetik gertu.
– 400 metro librean 26. postua 5:05:83 denborarekin. Bere marka onenetik gertu.
Zorionak Elene egindako lanagatik!