Neguko Euskal Herriko Txapelketa Iruñean

Aste bukaera honetan Izarraitz Igeri Elkarteko kideek Neguko Euskal Herriko Junior, Absolutuen eta igeriketa egokituko Txapelketan hartuko dute parte Iruñeko Amaya igerilekuan.

Azpeititik zazpi igerilari joango dira Iruñeara eta honako probetan lehiatuko dira:

  • Pablo Etxeberria: 100 libre, 200 libre eta 400 libre.
  • Ander Etxabe: 400 libre.
  • Iñaki Etxeberria: 50 libre, 100 libre, 200 libre eta 50 bular.
  • Jurdan Arakistain: 200 libre, 50 bizkar, 50 libre eta 100 libre.
  • Lander Uria: 50 bizkar eta 50 libre.
  • Asier Zulaika: 100 libre, 200 estilo eta 50 tximeleta.
  • Iker Aizpuru: 200 libre, 50 bizkar, 50 libre eta 100 libre.

Zorte on!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.