Uxue Etxeberria bikain Neguko Espainiako Txapelketan

Joan den aste bukaeran, Izarraitzeko Uxue Etxeberria igerilaria Gijonen izan zen, Espainiako infantil mailako Neguko Txapelketan parte hartzen. Azken asteetan hitzordu horretarako aritu da prestatzen eta, emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilaria gustura etorri dira etxera.

Garbi dago, infantilen Espainiako txapelketetan izugarrizko maila egoten dela eta oso zaila dela bertan parte hartzeko gutxieneko denborak egitea. Horregatik, Gijongo txapelketara joatea, denboraldian zehar gogor eta gogoz lana egitearen saria izan du Uxue Etxeberriak.

Gijongo txapelketan, bi probatan parte hartu du, 100 eta 200 bular estiloetan. Bi probatan finaletan sartzea lortu du: 100 bular proban B finalean  eta azkenean 15. postua eskuratu zuen eta 200 bularren aldiz, A finalean eta 8. postua lortuz.

Horiez gain lorpen aipagarrienak honako hauek izan ditu:

  • Taldeko 6 errekor berri: 50 bular (35:76), 100 bular (1:16:94) eta 200 bular (2:44:00) denborekin 15 urtekoen eta absolutuen errekorrak.
  • 3 marka pertsonal 

Zorionak Uxue eta Isaac egin duzuen ahaleginagatik!

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.