Joan den zapatuan eta igandean, martxoaren 16an eta 17an, igeriketako Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatu zen junior, absolutuen eta igeriketa egokituko mailetan Iruñeko Amaya igerilekuan.
Absolutuen mailan aritu ziren Pablo Etxeberria eta Ander Etxabe, junior mailan Iñaki Etxeberria eta Asier Zulaika. Igeriketa egokituan, aldiz, Iker Aizpuru, Lander Uria eta Jurdan Arakistain.
Negu denboraldiko azken zita garrantzitsuena zen joan den asteburukoa eta emaitza politak lortu zituzten Iruñean. Bakarkako probetan, zilarrezko bi domina eta brontzezko bat lortu zituzten.
Juniorrak eta absolutuak postu hauek lortu zituzten:
- Pablo Etxeberriak (absolutua), 100 librean 6. postua, 400 librean 6. postua eta 200 librean 6. postua.
- Ander Etxabek (absolutua), 400 librean 31. postua.
- Iñaki Etxeberriak (junior), 50 librean 15. postua, 100 librean 11. postua, 50 bular 7. postua eta 200 librean 6. postua.
- Asier Zulaikak (junior), 100 librean 33. postua, 200 estiloan 18. postua eta 50 tximeletan 10. postua.
Igeriketa Egokitukoan, berriz, hona hemen lorpen esanguratsuenak.
- Jurdan Arakistainek, 200 librean 10. postua, 50 bizkarren 12. postua, 50 librean 15. postua eta 100 librean 14. postua.
- Lander Uriak, 50 bizkarren 11. postua eta 50 librean 19. postua.
- Iker Aizpuruk, 200 librean 6. postua, 50 bizkarren 3. postua (brontzezko domina), 50 librean 2. postua (zilarrezko domina) eta 100 librean 2. postua (zilarrezko domina).
Zorionak eta aupa Izarraitz!