Datorren astean, pazko-astea, gure igerilari gazteak Calella-ra joango dira stage-a egitera..
Gure taldekideak entrenatzeaz gain 50 metrotako igerilekuan, bizikidetasun arloan ere esperientzia ederra izango dute.
Arduradun eta entrenatzaile bezala Isaac Pousada joango da eta laguntzaile lanetan Pablo Etxeberria izango du.
Guztiak ilusio handiz daude stage-an parte hartzeko eta lagun artean ibiltzeko.
Ondo pasa eta disfrutatu igeriketarekin!