Pablo Etxeberria Espainiako Txapeldun 800 librean premaster mailan

Igandean, San Prudentzio egunean, Gasteizen izan zen Pablo Etxeberria Espainiako Master Txapelketan parte hartzen.

Txapelketako aurreko egunetan, Calellako stagean  karga handiko entrenamenduak egiten eta horrez gain urdaileko arazoak pasa ondoren, nahiko neketsu joan zen Gasteizko txapelketara. Hala ere, 800 metro libreko proban bere denbora onena ez egin arren, lehen postua lortu zuen bere mailan (20-24 urte bitartekoetan) eta horrekin Espainiako txapelketa lortu.

Hemendik, taldeko masterrak animatu nahi ditugu Itsas zeharkaldietatik aparte, igerilekuko txapelketetan ere parte hartu dezaten. Gora zuek!

Zorionak Pablo eta errekuperatu!

Post hau Espainiako txapelketak, Masterrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.