Hiru lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek asteburuan

Hiru lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek datorren asteburuan. Izan ere, Tolosan, Ordizian eta Bergaran izango dira Izarraitzeko igerilariak.

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek bi sariketa izango dituzte zapatu honetan, maiatzaren 4ean. 

Goizeko 10:00tan, Tolosako Usabal igerilekuan XLVIII. San Juan Saria jokatuko da eta  arratsaldeko 16:00tan berriz, Ordiziko Majori igerilekuan, Ordizia Igeriketa Saria. 

Izarraitz Igeri Elkarteko alebinek  Bergarako Udal igerilekuan izango dute hitzordua. Alebinek denboraldiko 7. jardunaldia izango dute zapatuan. Bergarako lehiaketa, arratsaldeko 16:00tan hasiko da.

Zorte on eta egurre!

Post hau Alebinen liga, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.