Iker Aizpuru gustora itzuli da Valladolid-eko kontzentraziotik

Gure taldeko Iker Aizpuru gaur itzuli da Valladolidetik AXA Taldearen Etorkizuneko Paralinpiarren Kontzentrazioan parte hartu ondoren.

Adinean aurrea doan heinean, gustoago eta gehiago aprobetxatzen dituela era honetako kontzentrazioak aitortu digu Ikerrek.

Xavi Torres selekzionadorearen aholku onak eta igeriketako teknikak jasota etorri da. Ziur hemendik aurrera bere egunerokotasunean eta lehiaketetan praktikan jarriko duela egun hauetan ikasitako guztia.

Bestalde, bertan jokatu da Igeriketa egokituko VIII. Open Castilla-Leon txapelketa.  Ikerrek, parte hartu duen proba guztietan bere marka pertsonalak hobetu ditu (50 metroko igerilekua) eta gaina ere, pozik etorri da erreleboetan parte hartzeko aukera izan duelako.

Emaitza hauek lortu ditu:

  • Urrezko domina 4×100 librean.
  • Zilarrezko domina 200 tximeletan.
  • Brontzezko domina 50 bularren.

Zorionak Iker!

Iker Aizpuru Xavi Torresen azalpenak jasotzen

Post hau Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.