Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Uxue Etxeberria (Azpeitia, 2004), Alazne Sudupe (Azkoitia, 2004) eta Maier Lizarzaburu (Azpeitia, 2005) igerilariak aukeratu ditu, maiatzaren 18an eta 19an, XXXIII. Trofeo Internacional Villa de Gijon Sarian parte hartzeko.
Gure taldekideak honako proba hauetan hartuko dute parte:
- Uxue Etxeberriak: 50 bular, 100 bular, 200 estilo, 50 libre eta 200 bizkar.
- Alazne Sudupek: 100 bizkar, 200 estilo eta 400 estilo.
- Maier Lizarzaburuk: 100 bizkar, 200 bizkar eta 50 bizkar.
Zorionak eta zorte on!