Gure igerilari benjaminak primerako lana egin zuten atzo Legazpin jokatutako igerilari osoko txapelketan.
Noa Garate, Nora Eizagirre, Arene Zenitagoia, Ane Azkue, Iraide Sasieta, Mirari Goenaga, Maiana Uria, Nahia Amenabar eta gure mutila Aratz Odriozola haritu ziren gipuzkoako beste klubekin batera estilo guztietako probak egiten.
Lan bikaina eta giro ezin hobea eduki genuen, hirugarren gelditu zirelarik bai goizean egindako kroleko erreleboan (Noa, Arene, Ane eta Iraide), bai arratsaldeko estiloseko erreleboan (Maiana, Nahia, Mirari eta Nora) eta baita sailkapen orokorrean ere.
Zorionak guztioi!