Izarraitzekoak Gijonen egindako lanarekin gustura

Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe eta Maier Lizarzaburu igerilariak Gijonen izan dira asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin,  XXXIII. Trofeo Internacional Villa de Gijon sarian parte hartzen.

Gijoneko txapelketan, 12 marka personal egin dituzte eta Uxue Etxeberriak udako Espainiako minima berria lortu du 200 metro estiloetan.  Markak hobetu ez dituzten probetan, beren denboretan ibili dira eta, kontuan hartzen badugu sasoi honetan karga handiko entrenamenduak egiten ari direla, denbora txukunak lortu dituzte.

Banan bana honako emaitzak lortu zituzten:

Uxue Etxeberriak:

  • 50 bular: aurrekanporaketan 35:92 eta semifinaletan 36:94 rekin 12. postua.
  • 100 bular: aurrekanporaketan 1:17:11 eta A finalen 1:17:36 rekin 8. postua.
  • 200 estilo: aurrekanporaketan 2:32:62 eta B finalean 2:31:45 rekin 9. postua eta udako Espainiako minima.
  • 50 libre: 29:51 rekin 26. postua.
  • 200 bizkar: aurrekanporaketan 2:33:20 eta B finalean 2:31:01 rekin 12. postua

Alazne Sudupek:

  • 100 bizkar: 1:18:72 rekin 43. postua.
  • 200 estilo: 2:46:23 rekin 28. postua.
  • 400 estilo: gaixorik baja izan zen.

Maier Lizarzaburuk:

  • 100 bizkar: 1:13:40 rekin 28. postua.
  • 200 bizkar: 2:36:08 rekin 21. postua.
  • 50 bizkar: 34:73 rekin 28. postua.

Zorionak eta segi prestatzen!

Post hau Espainiako txapelketak, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.