Pasa den zapatuan Santurtziko Mikel Trueba kiroldegiko igerilekuan Euskadiko joko eskolarrak jokatu ziren.
Santurtzira, gure taldeko alebin mailako bost igerilari eta entrenatzailea joan ziren Gipuzkoako selekzioa ordezkatzen. Igerilari askorentzat lehendabiziko aldia izan zen Araba nahiz Bizkaiako igerilarien aurka lehiatzea. Normalean Gipuzkoan elkarren artean lehiatzen dira baina kasu honetan taldekide izan ziren guztiak.
Denboraldia azken txanpan dagoelarik, igerilarien hobekuntzak nabarmentzen dira, bai lortutako emaitzetan eta bai igeri egiteko moduan ere. Lortutako emaitzekin gustora izan ziren denak eta horrek balio du.
Emaitza aipagarrienak honako hauek izan zituzten:
- Elene Sudupek (2006); 100 bizkar proban 1:13:48 dendorarekin 3. postua (brontzezko domina) eta 200 bizkar proban 2:36:62 denborarekin , berriro, 3. postua eta beste brontzezkoa domina. Horiez gain, ekainean, Gipuzkoako selekzioarekin Frantzian Sariketa batetan parte hartzeko txartela lortu zuen.
- Julen Artetxek (2006); 1500 librean 20:45:12 denborarekin 5. postua eta EH ko minima.
- Anne Sagarmendik (2007); 200 bizkarren 2:50:98rekin 9. postua eta 800 librean 11:12:43 denborarekin 4. postua.
- Nahia Estebanek (2007); 400 estilo proban 6:35:43rekin 10. postua.
- Maddi Manterolak (2007); 200 tximeletan 3:40:59rekin 9. postua.
Zorionak guztiei egindako lanagatik!