Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek bi sariketetan parte hartu zuten pasa den zapatuan, maiatzaren 25ean.
Irungo Azken Portu igerilekuan, XXVII. San Marcial Saria (Trofeoen A zirkuitoaren 2. jardunaldia) jokatu zen eta Izarraitzeko igerilari hauek parte hartu zuten; Iñaki Etxeberriak, Intza Odriozolak, Uxue Etxeberriak, Maialen Aiertzak, Maier Lizarezaburuk eta Judith Odriozolak. Arratsaldean berriz, Zarautzko Aritzbatalde igerilekuan, Zarautz Saria (B zirkuitoaren 2. jardunaldia) jokatu zen. Zarautzen gure ordezkariak honako hauek izan ziren; Jurdan Arakistain, Lander Uria eta Nora Uria.
Bi sariketetan artean 5 marka pertsonal lortu zituzten eta horiez gain, Nora Uriak infantil mailan txapela lortu zuen B zirkuitoko trofeoan eta bigarren postua absolutu mailan.
Datorren asteburuan, ekainaren 1ean eta 2an, Gipuzkoako Open Saria jokatuko da Donostiko Paco Yoldi igerilekuan eta bertan izango dira gure igerilariak.
Zorionak eta segi lanean!