Izena emateko epea ekainaren 10ean (astelehenean) hasiko da eta ekainaren 21ean (ostiralean) amaituko da. Aurten, izen-ematea egiteko bi aukera egongo dira:
- Izarraitz Igeri Elkarteko bulegoan (igerilekuko 1. solairuan), lanegunetan 14:30tik 17:00tara asteartean izan ezik.
- Izarraitz Igeri Elkarteko web orrian (www.izarraitzigerielkartea.com) formulario baten bidez. Formalarioa ere astelehenean 14:30tan aktibatuko da.
2013. urtean edo aurretik jaiotako neska mutilak, helduak, masterrak, eman dezakete izena.
Ohar garrantzitsuak:
- Aurreko denboralditik itxaron zerrendan daudenei lehentasuna emango zaie. Horretarako, posta elektroniko bidez edo telefonoz harremanetan jartzen ari gara.
- Uztailaren 5ean behin behineko zerrendak argitaratuko dira.
- Uztailaren 8tik 18ra, taldeen doiketak egingo dira (aldaketak, erreklamazioak, ea.)
- Uztailaren 19an behin betiko zerrendak argitaratuko dira.
Bestalde, gogorarazi nahi genuke, Izarraitz Igeri Elkartea kirol klub bat dela eta horregaitik, lehiaketetan parte hartzera animatu nahi genituzte igerilari berriak.