Bikain, III. Gipuzkoako Open Sarian

Pasa den asteburuan Izarraitz taldeko infantil mailako igerilariak Donostiako Paco Yoldi igerilekuan izan ziren, III. Gipuzkoako Open Sarian. Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Nora Uria eta Judith Odriozola izan ziren gure ordezkariak. Iñaki Etxeberria eta Iker Aizpuru, izena emanda zeuden, baina baja izan ziren azken unean.

Orokorrean, maila ona erakutsi zuten guztiek. Txapelketan, goizean kanporaketak jokatu ziren eta arratsaldean aldiz, finalak. Gureak, 10 finaletan sartzeko txartelak lortu zituzten, 3 A final eta 7 B final.

Podiumera igo ziren Uxue Etxeberria, Maier Lizarzaburu eta Nora Uria. Emaitza politak lortu ziren baina hala ere, entrenatzaileak, test modura hartu zituen horien frogak. Hemendik aste gutxira izango dituzte gure igerilariak denboraldiko helburu garrantzitsuak.

Bestalde, sariketaren amaieran, A zirkuitoko sariak banatu zituzten eta Uxue Etxeberriak 2. postua lortu zuen infantil mailan.

Zorionak eta segi horrelaxe!

Post hau Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.