Maialen Sudupek egundoko Espainiako Txapelketa

100 bizkar proban, Espainiako txapeldun junior mailan.

200 bizkar proban, Espainiako txapeldunorde junior mailan.

Pasa diren egunetan, abuztuaren 3tik abuztuaren 7ra, Maialen Sudupe igerilaria eta Isaac Pousada entrenatzailea, Terrassan (Katalunia) izan dira Espainiako junior eta absolutuen udako txapelketan parte hartzen. Azken asteetan hitzordu honetarako aritu da prestatzen, eta emaitzak ikusirik, asmatu egin duela ezin ukatu.

Maialenek, emaitza ezin hobeak lortu ditu eta hona hemen laburbilduta:

  • Bi domina, urrezkoa eta zilarrezkoa.
  • 5 final.
  • 5 marka pertsonal.
  • Klubeko 7 errekor berri.
  • EH-ko 2 errekor berri.

Probaz proba hauek izan dira lorpenak:

  • 50 bizkar: 30:06 denborarekin, 12. postua absolutu mailan, marka pertsonala, klubeko errekorrak (absolutuetan eta 17 urtekoetan) eta EH-ko errekorra 17 urtekoetan.
  • 100 bizkar: 1:04:57 denborarekin, 1. postua eta urrezko domina, marka pertsonala, klubeko errekorrak (absolutuetan eta 17 urtekoetan) eta EH-ko errekorra 17 urtekoetan.
  • 200 bizkar: 2:21:98 denborarekin, 2. postua eta zilarrezko domina eta marka pertsonala.
  • 100 tximeleta: 1:05:39 denborarekin, 7. postua , marka pertsonala eta klubeko errekorrak (absolutuetan eta 17 urtekoetan).
  • 200 estilo: 2:26:55 denborarekin, 7. postua, marka pertsonala eta klubeko errekor berria 17 urtekoetan.

Maialen Sudupe, Gipuzkoatik joan ziren igerilarien artean, esanguratsuenetako bat izan da. Pixkanaka-pixkanaka izugarrizko palmaresa lortzen ari da.

Dominak eta ohoreak igerilariak jaso baditu ere, Isaac Pousadarekin ezin dugu ahaztu, entrenamenduen plangintza eta eguneroko lana oso ondo burutu bai du. Zorionak Isaac Izarraitz Igeri Elkartetik, lan bikaina egin duzue. Orain, merezitako atsedenaldi luzea izango dute denboraldi berria hasi arte.

Zorionak eta gozatu oporretan!

Advertisements
Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.