Ostegunean, abuztuaren 15ean, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari talde bat, 51. Paseo Berriko Igerialdian parte hartu zuten Donostian.
Aurrenik, 11:00etan, infantil mailako 60 igerilari irten ziren Nautikoko eskailera paretik, 650 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldetik, bi igerilarik hartu zuten parte. Biek igerialdi txukuna burutu zuten eta aipagarriena Elene Suduperen zazpigarren postua izan zen.
Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren; Elene Sudupek 7. postua eta Anne Sagarmendik 21. postua.
Helduek, Zurriolatik hasi eta Kontxaraino igeri egin ohi dute Donostiako Aste Nagusian Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldian. Atzo, itsasoa zakar zegoela eta, Fortuna Kirol Elkarteak ibilbidea aldatzea erabaki zuen. Azkenean, Kontxan hasi zuten proba eta lehenik portura joan ziren igerilariak, ondoren irlara, eta azkenik, Tenisaren pareraino igeri egin zuten, berriro Kontxako handartzara itzuli aurretik.
Guztira 500 parte hartzaile pasa izan ziren, hauetatik, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari taldetxo bat.
Hauek ere zeharkaldi ona egin zuten, nahiz eta gehiengoak, betiko ibilbidea gustokoagoa izan. Helduen artean, Iñaki Etxeberriak, (veterano2 mailan) lortu zuen podiumera igotzea.
Hona hemen gure helduen denborak eta postuak:
Zorionak guztiei!