Igandean, abuztuaren 18an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XIX. Ligarekin jarraituko dute Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek, Txingudiko Badiako XVI. Igerialdian.
Infantil mailako igerilariekin eta goizeko 11:30etan ekingo diote probari, Hondarribiko hondartzako Tintinetik. 700 metroko luzera duen igerialdia izango dute. Izarraitzetik izena eman du; Elene Sudupe azkoitiarrak.
Ondoren, 12:00etan, hasiko da helduen proba Hondarribiko Butron Pasealekutik eta, 2.600 metro dituen zeharkaldia egin beharko dute hondartzaraino. Izarraitzetik honako igerilari hauek parte hartuko dute: Iñaki Etxeberriak, Rafa Zubeldiak, Jone Garatek, Cristina Alberdik eta Alazne Sudupek.
Zorte on, eta egurre!