Alebinen bigarren jardunaldia zen Legazpikoa eta antzeman egin zen. Igerilari batzuk denborak hobetu zituzten normala den bezela, beste batzuk ordea ezin izan zituzten beren markak hobetu. Eta horrek aurpegi tristeak sortu zituen arren beste gauza batzuk ikasteko emaitza izan da.
Oñatiko txapelketan aldiz, igerilari askorentzako aurtengo lehenengo jaurdunaldia izan zen baina beste askorentzako beren lehenengo txapelketa izan zen. Urduritasuna airean zegoen baina gauzak ondo entrenatuta zeuden eta hori dela eta, lan bikaina burutu zuten gure benjamin gaztetxoek zein benjamin helduenak ere.
Zorionak danoi eta hurrengoa preparatzeko egurra ematen hasi!