Maialen eta Uxue gustura egindako txapelketarekin

Maialen Sudupe eta Uxue Etxeberria sentsazio onarekin itzuli dira Gijondik. Bertan, estatuko igerilari onenak izan dira aste bukaera honetan Espainiako Absolutuen neguko txapelketan. 556 igerilari zeuden inskribatuta eta horien artean Izarraitz Igeri Elkarteko Maialen Sudupe eta Uxue Etxeberria. Biek, beraien maila azaldu dute eta gustura etorri dira, bertan izan den maila kontuan hartuta.

Denboraldi hasiera izateko, denbora onak lortu dituzte eta horrek, lanean gogor jarraitzeko indarrak emango dizkie.
Bien artean, zortzi probetan parte hartu dute eta, bi marka pertsonal eta baita ere bi klubeko erreko berri lortu dituzte.

Maialen Sudupe (2002):

  • 50 metro bizkar, 29:76 denborarekin marka pertsonala eta klubeko 17 urtekoen eta absolutuen errekorrrak.
  • 100 metro bizkar, 1:03:68 denbora, (bere markatik oso gertu).
  • 200 metro bizkar, 2:21:32 denbora, (bere markatik oso gertu).
  • 100 metro tximeleta, 1:04:51 denbora, (bere markatik oso gertu).
  • 100 metrro estilo, 1:06:16 denborarekin marka pertsonala.
  • 400 metro estilo, 5:03:53 denbora, (bere markatik oso gertu).

Uxue Etxeberria (2004):

  • 200 metro bular, 2:41:87 denbora, (bere markatik oso gertu).
  • 100 metro bular, 1:15:23 denbora, (bere markatik oso gertu).

Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie hurrengo lehiaketak prestatzeko.

Eutsi gogor Maialen eta Uxue!

 

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.