Ostegunean, azaroaren 21ean, urteko ohiko batzar nagusia ospatu genuen eta, Haritz Elorza batzorkide berri izendatua izan zen.
Haritz, ilusioz eta lanerako gogoz datorkigu Izarraitz Igeri Elkartera.
Ongi etorri zuzendaritza batzordera!
Bestalde, Aitor Berasategik, lan asko egin ondoren, zuzendaritza batzordea utzi du.
Aitor, mila esker Izarraitz Igeri Elkarteari eskaini diozun prestutasuna eta lan guztiagatik.