Larunbatean Azkoitian ospatutako San Andres sarian egon ginen eta umeak primeran pasa zuten.
Beroketan gustora ibili ziren kale guztietako jolasak burutzen. Txapelketan ere gogor jardun ziren ahalik eta ondoen igeri egiten. Eta txapelketa eta gero ere uretara botatzen egon ziren, batzuk kamiseta eta guzti.
Trofeoei dagokionez, hainbat saritu izan genituen Izarraitzen:
2011 urteko neskatan Malen Ezama, Irati Artetxe eta María Otaegi.
2010 urteko neskatan Aroa Azkune lehenengoa eta Jare Manterola hirugarren.
2009 urteko neskatan Miren Garate, Libe Larrañaga eta Laia Elortza, eta mutiletan irabazle Mikel Ezama izan zen.
2008 urteko neskatan hirugarren Iraide Sasieta geratu zen, mutiletan pleno burutu zutelarik Aratz Odriozola, Julen Arregui eta Alex Aranbarri izan zirelarik kopa altzatu zutenak.