Neguko ligako hirugarren jardunaldia Bergaran

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior, absolutu eta igeriketa egokitutako igerilariek Bergarako Agorrosin Udal Kiroldegiko igerilekuan Neguko ligako hirugarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.

Bergarako jardunaldian Maialen Sudupe, Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Nerea Urbieta, Maier Lizarzaburu, Nora Uria, Judith Odriozola, Elene Sudupe, Elene Ruiz de Argandoña, Iñaki Etxeberria, Ixak Gesalaga, Jurdan Arakistain, Lander Uria eta Asier Zulaika lehiatu ziren. June Zubizarreta, baja izan zen azken momentuan.

Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek test bezala eta kalitatezko entrenamendu modura hartzen ditu eta, hala ere orokorrean, denbora onak egiten ari dira. Bergarako jardunaldian 8 marka pertsonal lortu zituzten eta Maialen Sudupek, 50 bularren, 36″81 denborakin, klubeko 17 urtekoen errekor berria ezarri zuen.

Hunkigarria izan zen gure taldeko mutilen 4X50 libre erreleboa ikustea, laukotea guztiz inklusiboa atera zuen Isaac gure entrenatzaileak. Asier Zulaikak, Jurdan Arakistainek, Lander Uriak eta Iñaki Etxeberriak osatu zuten erreleboa.

Zorionak guztiei!

Post hau Helduen ligak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.