Iker Aizpuru oso ondo Polonian

Iker Aizpuru taldekidea, Espainiako Igeriketa Egokitutako selekzioarekin Polonian izan da Winter Polish Open Sariketan parte hartzen.

Bost probatan lehiatu da Iker eta oso emaitza onak lortuta etorri da etxera. Lau marka pertsonal eta aurreko postuetan ibili zaigu Iker. Hona hemen emaitzak:

  • 50 librean, 28″36 denborarekin marka pertsonala, 19. postua eta bere kategorian 5. postua.
  • 100 librean, 1’02″70 denborarekin marka pertsonala, 16.postua eta bere kategorian 5. postua.
  • 100 bizkarren, 1’10″73 denbora, 11.postua eta bere kategorian 5. postua.
  • 100 tximeletan, 1’10″35 denborarekin marka pertsonala, 8.postua eta bere kategorian 3. postua.
  • 200 estiloetan, 2’35″83 denborarekin marka pertsonala, 10.postua eta bere kategorian 4. postua.

Zorionak Iker eta segi lanean!

Post hau Igeriketa egokitua, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.