Joan den asteburuan, Izarraitzeko igerilariek, Irungo Azken Portu igerilekuan, Gipuzkoako kopan lehiatu ziren.
Gipuzkoako taldeen arteko kopari ilusioz eta lan ona egiteko asmoarekin begiratzen genion. Gero igerilekuan, bai uretan, bai uretatik kanpo, taldekideak ez zuten hutsik egin. Talde modura lan eginez, uretan gogor eta begira zeuden taldekiedeek igerileku ertzetik gogoz animatzen, lau jardunaldi egin genituen.
Azkenean, neskek hirugarren postua lortu zuten A kopan Tolosaldea eta Fortuna taldeen atzetik. Mutilek aldiz, hiru igerilari bakarrik igeri egin zuten eta, 6. postua lortu zuten B kopan.
Lau jardunaldiak jokatu ostean, gure igerilariak lortutako emaitzak onak izan ziren. Hona hemen esanguratsuenak:
- Marka pertsonalak : 30
- Klubeko errekorrak: 4. Uxue Etxeberriak 50, 100 eta 200 bular probetan 16 urtekoetan eta Maialen Sudupek 100 estilo absolutuetan.
- Maier Lizarzaburuk 200 bizkarren Neguko eta udarako Espainiako gutxienekoa.
Zorionak Irunen parte hartu zuten talde guztiei!