Asteburu honetan, urtarrilak 11 eta 12, Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da Irungo Azken Portuko kiroldegiko igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko infantilek, juniorrek eta absolutuek bertan izango dira ahal duten posturik onena lortzeko asmoz.
Txapelketako probak zapatuan eta igandean izango dira, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan banatuta. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 16:30etan.
Izarraitzeko gizonezkoen taldea honako igerilariak osatzen dute; Iñaki Etxeberria, Asier Zulaika eta Iker Aizpuru.
Neskan taldeko partaideak berriz, honako hauek izango dira; Maialen Sudupe, Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, June Zubizarreta, Judith Odriozola, Nora Uria, Maier Lizarzaburu, Nerea Urbieta eta Elene Sudupe.
Animo eta egurre ekipo!