Bartzelonatik gustura itzuli dira Sudupe ahizpak

Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe igerilariak Bartzelonan izan dira asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, “ Alejandro López Sarian” parte hartzen. Gipuzkoako selekzioa ordezkatzen, junior eta absoluto mailako 19 igerilari izan ziren.

Bartzelonako txapelketan, goi mailako igerilariak eta goi mailako igeriketa ikusteko aukera izan dugu. Irailean, denboraldi haseran, gure igerilari gazte hauek, ez zuten sinistu ere egingo otsailean horrelako sari batean parte hartuko zutenik. Esperientzi ona, aberasgarria eta giro ederra izan dute selekzioarekin joan diren guztiak.

Igerileku luzean (50 m.) urteko lehen txapelketa izan arren, gure bikotea emaitza txukunak lortuta itzuli da etxera. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  1.  4 marka personal
  2.  Klubeko errekor berri bat 16 urtekoetan, Alazne Sudupek 400 estiloetan.
  3.  4 final Maialen Sudupek:
    • 50 bizkar proban, A finalean 6. postua.
    • 50 tximeletan, B finalean 13. postua.
    • 100 bizkarren, A finalean 6. postua.
    • 200 estiloetan, A finalean 8. postua.

Zorionak eta segi lanean!

Post hau Espainiako txapelketak, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.