Infantilen Neguko Euskal Herriko Txapelketa, Irunen

Zapatu eta igande honetan, Infantil Mailako Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango da, Irungo Azken Portu kiroldegiko Igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak 17:00etan.

Lehiaketa hau, neguko azken txapelketa garrantzitsua dute, gero, denboraldiko bigarren zatirako prestaketak hasiko dituzte-eta.

Gure taldeko 4igerilari izango dira lehian eta proba hauetan parte hartuko dute:

  • Maier Lizarzaburuk: 200 bizkar, 200 estilo eta 100 bizkar.
  • Judith Odriozolak: 100 estilo, 100 libre eta 100 bular.
  • Nora Uriak: 100 estilo, 100 libre eta 200 libre.
  • Elene Sudupek: 200 estilo, 100 bizkar eta 50 libre.

Horiez gain, erreleboko probatan hartuko dute parte.

ZORTE ON !

Post hau Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.