Maier Lizarzaburu Elene Sudupe
Joan den zapatuan eta igandean, otsailaren 22an eta 23an, igeriketako Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatu zuten infantil mailakoek. Euskal Herriko infantil onenak Irungo Azken Portu Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren.
Izarraitz Igeri Elkartetik Maier Lizarzaburu, Nora Uria, Judith Odriozola eta Elene Sudupe aritu ziren .
Neguko denboraldiko azken zita garrantzitsuena zen joan den asteburukoa eta, nahiz eta azken asteetan azterketak eta lesio batzuengatik ez zeuden %100ean, txapelketa txukuna eta jarrera oso ona erakutsi zuten.
Gure taldekideen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:
- 6 marka pertsonal.
- 2 zilarrezko domina: Maier Lizarzaburuk 200 bizkar proban eta Elene Sudupek 50 librean.
- Espainiako udako txapelketarako minima berri bat, Elene Sudupek 50 librean.
Maier Lizarzaburuk negu parteko denboraldia bukatzeko, Oviedon izango da martxoaren 11tik martxoaren 15era Infantilen Neguko Espainiako Txapelketan.
Zorionak guztiei eta aupa Izarraitz!