COVID-19 sortutako egoera berezi honetan Izarraitz igeri Elkartea osatzen dugunok lanean jardun dugu zuen seme-alabek datorren denboraldian ahalik eta baldintza hoberenetan igeri egiten jarrai dezaten.
Nahiz eta hurrengo hilabeteek zein norabide izango duten inork ez dakien, 2020-2021 denboraldiaren behin- behineko antolakuntza eta plangintza egin dugu.
Zuek betetako formularioak jaso ondoren saiatu gara igerilari bakoitzaren nahi eta beharrak asetzen. Hala ere, denen nahiak betetzea ezinezkoa denez, taldeen homogeneotasuna mantentzeko eta ahalik eta saioen kalitate hoberena bermatzeko aldaketa batzuk egin behar izan ditugu.
Bertan ikusi dezakezue taldeen antolaketa, eta hurrengo orrietan talde bakoitzaren osaketa: