Urtero legez Izarraitz Igeri Elkarteak antolatzen duen zozketak, aurten aldaketak izan ditu Covid-19ak eragindako pandemia dela eta. Alde batetik errifa-takoak 50 boleto izango ditu eta bestetik saria ere desberdina izango da.
Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen laguntzarekin, aurtengo saria 1000€ ko bonoa izango da BERTAN ELKARTEKO dendetan gastatzeko.
Izarraitz Igeri Elkartetik esker ona adierazi nahi dio Bertan Merkatari Elkarteari erakutsitako eskuzabaltasunagatik.