Hil honen amaieran, 2019-2020 igeriketa denboraldia bukatuko dugu. Martxoaren erdialdeaz geroztik, Covid-19-a dela eta, ezin izan dugu egin gehien gustatzen zaiguna, igeri. Horretaz gain, denboraldi amaieran egiten diren jarduerak ere ezin izan ditugu burutu, gaztetxoentzako txangoa eta bazkaria eta helduentzako denboraldi amaierako afaria.
Oporrak hartzera goaz, baina denboraldi berriaren itzulera nolakoa izango den kezkarekin. Teknikariek eta Batzordekideak, denboraldi berria normala izango balitz bezala prestatu dugu. Ea hala den.
Azkenik, eskerrak eman nahi diegu Izarraitz familia osoari, pandemia osoan erakusten ari diren pazientzia eta eskuzabaltasunagatik. Mila esker!
Orain disfrutatu oporretan eta zaindu!