Errifa-takoak jasotzeko egunak

Urtero bezala, aurten pixkat beranduago, Izarraitz Igeri Elkarteak errifa-takoak atera ditu. Zuzendaritza Batzordeak erabaki du, gure igerilariek 2019-2020 denboraldiaren erdia baino gehiago aritu direnez entrenatzen, errifa-takoak 100 boletokoak izan beharrean 50ekoak izango direla.

Saria, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen laguntzarekin, 1000€ ko bonoa izango da.

Errifa-takoak jasotzeko honako egun eta ordu hauetan egongo gara igerilekuan:

  • Uztailaren 22an; eguerdiko 12:00 etatik 13:00 tara eta arratsaldeko 18:00tatik 19:00etara.
  • Uztailaren 23an: eguerdiko 11:00 tatik 13:00 tara.

Mila esker guztiei!

Post hau Albisteak, Oharrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.