Izarraitzeko sei igerilari izango dira Nazioarteko 38. Eguberri Txapelketan

Bihar, asteartea, abenduak 29, Nazioarteko 38. Eguberri Txapelketa Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia jokatuko da Donostiko Paco Yoldi Udal Igerilekuan. Azpeititik sei igerilari joango dira parte hartzera eta proba hauetan lehiatuko dira:

  • Intza Odriozola: 50 tximeleta, 50 bizkar eta 50 libre. (Bigarren txanda)
  • Uxue Etxeberria: 50 bular, 100 bular eta 200 estilo. (Lehen txanda)
  • Alazne Sudupe: 100 tximeleta eta 200 estilo. (Lehen txanda)
  • Iker Aizpuru: 50 libre. (Bigarren txanda)
  • Maier Lizarzaburu: 50 bizker, 100 bizkar eta 200 estilo. (Lehen txanda)
  • Elene Sudupe: 50 libre eta 100 bizkar. (Bigarren txanda)

Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatuko dituzte, 9:00etan hasita.  Covid-19 epidemiagatik eta igerilekuan pilaketak ekiditeko, bi txandetan jokatuko dira horiek. Arratsaldeko 18:00tan izango dira finalak. Txapelketa Donostiko Paco Yoldi igerilekuan jokatuko da eta bertara hurbilduko dira estatuko eta nazioarteko igerilari ospetsuenetariko batzuk. Arratsaldeko finalak ETB bidez ikusi ahalko da, kontuan izan behar dugu ikuslerik ez dela izango harmailetan.

Zorte on!

Post hau Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.