Autonomia Erkidegoen arteko txapelketarako marken kontrola Irunen

Urtarrilaren 16 eta 17an Irungo Azken Portu igerilekuan Espainiako Autonomia Erkidegoetako infantil eta junior mailako txapelketarako marken kontrol proba egingo da.

Zapatuan nesken probak lehiatuko dira eta txapelketaren garapena honela izango da:

  • Gipuzkoako kluben beroketa:  14:45
  • Araba eta Bizkaiko kluben beroketa: 15:30
  • Beroketaren amaiera: 16:15
  • Txapelketa: 16:30

100 tximeleta, 800 libre eta 200 estilo proben ondoren 10 minutuko atsedenaldia egingo da.

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak proba hauetan lehiatuko dira:

  • Uxue Etxeberriak: 100 bular eta 200 bular.
  • Alazne Sudupek: 200 tximeleta eta 800 libre.
  • Maier Lizarzaburuk: 200 bizkar eta 100 bizkar.
  • Elene Sudupek: 100 libre, 100 bizkar, 50 libre eta 400 libre.

Igandean aldiz, gizonezkoen probak lehiatuko dira eta txapelketaren garapena honela izango da:

  • Gipuzkoako kluben beroketa: 14:15
  • Araba eta Bizkaiko kluben beroketa: 15:00
  • Beroketaren amaiera: 15:45
  • Txapelketa: 16:00

100 tximeleta, 1500 libre eta 200 estilo proben ondoren 10 minutuko atsedenaldia egingo da.

Gure partaidea Julen Artetxe izango da eta 1500 metro librean lehiatuko da.

Zorte on guztiei!

Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.