Pasa den asteburuan, urtarrilaren 16 eta 17an, Irungo Azken Portu igerilekuan Espainiako Autonomia Erkidegoetako infantil eta junior mailako txapelketarako marken kontrol proba egin zen.
Bertan Izarraitzeko bost igerilari izan ziren, lau neska eta mutil bat.
Uzta ederra lortuta itzuli ziren gure igerilariak. Guztiek, lehiatu zituzten proba guztietan, aurreko denborak gainditu zituzten. Honako hauek izan ziren lorpenak:
- 17 marka pertsonal.
- Klubeko 4 errekor. Uxue Etxeberriak 50 bular, 100 bular eta 200 bular probetan, klubeko 17 urtekoen eta absolutuen errekor berriak. Alazne Sudupek 800 librean, klubeko 17 urtekoen errekor berria.
Isaac Pousada entrenatzailea oso gustora etorri zen taldekideak lortu zituzten emaitzekin.
Zorionak eta segi gogor prestatzen!